ALSE Taldea
1983an sortu zenetik, ALSE Seguridad Euskadiko segurtasun-enpresa dekanoa da, eta ALSE Seguridad, ALSE Servicios eta ALSE Tecnologiaz osatutako egungo ALSE Taldearen jatorria ere bada.
Gaur egun 5 bulego ditugu: Bilbo (egoitza nagusia), Donostia, Gasteiz, Logroño eta Iruñea. Bulego horietatik sektore publikoko zein pribatuko 100 bezero baino gehiago kudeatzen ditugu. Gure jarduera 200 lantoki baino gehiagotan garatzen dugu, eta 1.500 langiletik gorako plantilla dugu, segurtasun-zaintzaileez eta zerbitzuetako laguntzaileez osatua.
Berrikuntzaren eta garapenaren alde eginez, 2018az geroztik goi-mailako teknologiako irtenbide integralak eskaintzen dizkiegu mota guztietako erakunde eta entitateei, zerbitzuen eta segurtasunaren sektoreetan.


